Asteazkena, urtarrilak 24



17:00

Ipuin kontaketa

Alegia

Ipuin kontaketa Maider Alcelayrekin, 4-7 urte bitarteko umeentzat, liburutegian.

Ipuin kontaketa

Ipuin kontaketa Maider Alcelayrekin, 4-7 urte bitarteko umeentzat, liburutegian.


17:30

Berdintasuna eta maskulinitate berriak, argazki erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Piper Txuriak "Bilboko Gizon Elkartearen laguntzaz, argazki erakusketa hau eskaintzen du, doanik, gizonek eta emakumeek berdintasunez eta begirunez harremanak izatearen alde gure jendartea egiten ari den ahaleginari gure ekarpena egiteko asmoz."   Erakusketa 24 panel edo kuadroz osatua da eta haietan agertzen diren irudietan honako gaiak islatzen dira: berdintasuna, erantzukidetasuna, emakumearen aurkako indarkeriarik eza, jabekuntza, gizonen arteko afektibitatea, etab. Irudion ondoan, haiek aberasteko eta kokatzeko esaldiak agertzen dira.

Berdintasuna eta maskulinitate berriak, argazki erakusketa Aranburu jauregia

Piper Txuriak "Bilboko Gizon Elkartearen laguntzaz, argazki erakusketa hau eskaintzen du, doanik, gizonek eta emakumeek berdintasunez eta begirunez harremanak izatearen alde gure jendartea egiten ari den ahaleginari gure ekarpena egiteko asmoz."

 

Erakusketa 24 panel edo kuadroz osatua da eta haietan agertzen diren irudietan honako gaiak islatzen dira: berdintasuna, erantzukidetasuna, emakumearen aurkako indarkeriarik eza, jabekuntza, gizonen arteko afektibitatea, etab. Irudion ondoan, haiek aberasteko eta kokatzeko esaldiak agertzen dira.


18:30

Euskaraz bizi a(ha)l gara?, hitzaldia

Mintzola, Amasa-Villabona

Posible al da Amasa-Villabonan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi a(hal) gara Amasa-Villabonan? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Amasa-Villabonan eta Tolosaldean duen egoeraz hitz egingo digute Galtzaundiko kide diren Garikoitz Goikoetxea eta Imanol Artolak. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-neurketak emandako azken emaitzak aztertuko dira eta 2018an Euskal Herriko herri guztietan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.     

Euskaraz bizi a(ha)l gara?, hitzaldia Mintzola

Posible al da Amasa-Villabonan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi a(hal) gara Amasa-Villabonan?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Amasa-Villabonan eta Tolosaldean duen egoeraz hitz egingo digute Galtzaundiko kide diren Garikoitz Goikoetxea eta Imanol Artolak. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-neurketak emandako azken emaitzak aztertuko dira eta 2018an Euskal Herriko herri guztietan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira. 

 

 


19:00

Irakurle Taldea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Antologia apetatsua, Julio Cortazarren liburua izango da hilabete honetan jorratuko dutena. Dinamizatzailea: Yurre Ugarte.

Irakurle Taldea Tolosako kultur etxea

Antologia apetatsua, Julio Cortazarren liburua izango da hilabete honetan jorratuko dutena.

Dinamizatzailea: Yurre Ugarte.


17:30

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin. Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.

Ikimilikiliklik. JA Artzeren unibertsoa Aranburu jauregia

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde

Antolatzaile: San Telmo Museoa - EHU-UPV Mikel Laboa Katedra.