2018/01/24 17:30
Piper Txuriak "Bilboko Gizon Elkartearen laguntzaz, argazki erakusketa hau eskaintzen du, doanik, gizonek eta emakumeek berdintasunez eta begirunez harremanak izatearen alde gure jendartea egiten ari den ahaleginari gure ekarpena egiteko asmoz."
Erakusketa 24 panel edo kuadroz osatua da eta haietan agertzen diren irudietan honako gaiak islatzen dira: berdintasuna, erantzukidetasuna, emakumearen aurkako indarkeriarik eza, jabekuntza, gizonen arteko afektibitatea, etab. Irudion ondoan, haiek aberasteko eta kokatzeko esaldiak agertzen dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?