18:00. Diaporama emanaldia Larraulgo gazteen eskutik, urteko argazki bilduma. Diaporama osatzeko argazkiak bidaltzea eskertuko luke kultura batzordeak, diaporamak@gmail.com helbidera. 19:30. Mahai-ingurua: Catalunya bidegurutzean. Martxelo Otamendi (Berria), Estitxu Eizagirre (Argia) eta Luke Uribe-Etxeberria (EAJ).
DSBE berria: Zergatik eta zertarako? Hizlaria: Iñaki Uribarri, (Sindikatua. Argilan-ESK). Zutani elkarteak antolatuta.
Etxearen alorrean energia hornidurei buruz informatuko da, eta argindarra eta gasari buruzko informazioa emango da. Fakturak, kontratuak, erreklamazioak,... edota energia nola murriztu aipatuko dira. Hitzaldira joateko asmoa duenak izena eman beharko du udaletxera (943 65 31 89) deituta: azaroaren 6tik 17ra. Talde minimo bat osatu behar da hitzaldia eman ahal izateko.
‘Identitats’. Carles Cañellas. Topic zentroa. Helduei zuzendutako lana. Hitzik gabea da. Carles Cañellas Kataluniako konpainia bat da eta hari txotxongiloekin eta objektuen antzerkian bakarrik aritzen dira.