Finalean egote hutsa historia egitea izan da Adunarentzat. Lehen partidatik, ordea, gauzak zail jarri zaizkie eskualdekoei. Barriola-Iparragirre bikoteak txapelketa bikaina egin dute, jokatutako partida guztiak irabaziz. Finalean, ordea, amore eman behar izan dute Arsuaga-Zugastiren aurka, adinez eta gorputzez eginagoak. Baina bi gaztetxoek lasai egoteko motiboak dituzte, etorkizun oparoa baitute.
Jubenilen partidan Alberdik agindu du. Hernaniko aurrelaria ikusgarri aritu da, jaun eta jabe. Bolea izugarria dauka hernaniarrak, eta partidan erraz agindu du. Bi eta hutsekoarekin, finala hor amaitu da.
Hiru partidetako emaitzak: 22-9/22-5/22-9