Autobusa antolatu dute udalak eta Txulobi elkarteak, eta izena eman daiteke Txantxane tabernan (gaur, ostegunean eta ostiralean) eta liburutegian (bihar). Epea ostiralean bukatuko da, 12:00etan. Bestalde, larunbatean herri afaria egingo da herriko frontoian 21:30etik aurrera. Helduak 30 euro eta 14 urtez azpikoek 15 euro ordainduko dute. Txartelak Txantxane tabernan (gaur goizean zehar) eta liburutegian (bihar) eskuratu daitezke. Gaur 19:00etatik aurrera plazan mahaia jarriko dute, eta autobuserako eta afaltzeko txartelak erosteko aukera izango da.