Pilota zale ugarik hartu dute goizean, Adunako pilotalekua. Izan ere, bertan jokatu da Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekoaren itzulikoa. Adunako pilotariak Bergarakoen aurka jokatu dute finalera iristeko txartela, eta 500 bizilagun dituen herri batentzat sekulakoa litzateke sari hori lortzea. Bada, gaurkoan hori lortu dute adunarrak.
Emozio handiko hiru partida jokatu dituzte, eta horietako bi irabazi ostean, Gipuzkoako Herriarteko finalera sailkatzeko txartela eskuratu du Adunak. Honela geratu dira markagailuak:
- Kadeteak: Aduna 22-08 Bergara
- Jubenilak: Aduna 07-22 Bergara
- Nagusiak: Aduna 22-10 Bergara
Donostiako Atano pilotalekuan jokatuko dira finalak. Aurrerago emango da informazio gehiago.