Aduna eta El Salvadorreko kideen arteko trukea

Ataria 2026ko ekainaren 4a

Turismo arloko esperientziak ezagutzen ari dira Ana Lucinda Argueta eta Rosibel Chicas. Asteazkenean Adunan izan ziren.

Egunotan El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko bi kide Euskal Herrian dira Euskal Fondoak eta Aiztondoko udalak gonbidatuta. Ana Lucinda Argueta, Ipar Morazango udaleko turismo saileko arduraduna, eta Rosibel Chicas Padre Segundo Montes Institutu Teknologikoko ostalaritza eta turismoko ordezkari teknikoa datorren astelehenera arte izango dira gure artean.

Asteazkenean El Salvadorreko ordezkariek Ordiziako azoka ezagutu eta Zerainen eguna pasatu ondoren, Adunara gerturatu ziren. Bertako udal ordezkari eta herritarrekin egin zuten saioa. Aduna eta Ipar Morazanen arteko harremanetan sendotzen jarraitzeko balio izan du elkar trukeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!