Erabakita geratu da palako finala

Ataria 2025eko ekainaren 6a

Arruti-Garitano, Ortiz de Murua-Elola bikoteak arituko dira finalean, aurrez aurre.

Atzo eta gaur jokatu dira IX. Ataria Pilota Topaketaren barruan palako finalerdiak Adunako frontoian. Honenbestez, erabakita geratu da zein bi bikotek jokatuko duten finala Berrobin, ekainaren 29an: Arruti - Garitano bikotea, Ortiz de Murua - Elola bikotearen aurka arituko da.

Ostegunean jokatu zen lehen finalerdia eta Intza Arruti eta Alatz Garitano zizurkildarrek 20 eta 15eko emaitzarekin gainditu zituzten Ortzi Mujika eta Irati Elosegi.

Gaur, berriz, ostiralarekin, Adunako frontoian jokatu dute bigarren finalerdia. Intxurreko Jokin Ortiz de Murua eta Aitziber Elolak 20 eta 13ko emaitzarekin garaitu dituzte Bidania-Goiatzeko Xuhar Uzkudun eta Unax Lasa.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!