Iñaki Gorostidi hil da

Ataria 2025eko urtarrilaren 21a

Iñaki Gorostidi Astigarraga harri jasotzaile ohia eta harri artisaua hil da 69 urte zituela. Betidanik izan du lotura estua harriarekin; gaztetan harri jasotzailea izan zen eta azken urteetan piezak egiten aritu da harriarekin.

Adunako Apakintza baserrian jaio zen eta hamalau urterekin hasi zen harriak altxatzen. Gaztetan boxeolari aritu zen, baina gerora utzi eta harri jasotzen hasi zen. Lorpen handiena Tolosako Beotibar pilotalekuan izan zuen; 1982an 185 kiloko harri zilindriko zaharra altxa zuen bi aldiz esku bakar batez; orduan 77 kilo pisatzen zituen. Harri lantzen aritu izan da eta ezagunak dira oso Gorostidi Harriak. Harrien miniaturak eta bestelako apaingarriak egin izan ditu. Azken urteetan bere izena duen harri jasotze txapelketa egin da Adunan.

Bihar, 18:00etan, Adunako Andre Maria Jasokundearen elizan egingo diote azken agurra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!