Sexu esplotazioa jasan duten emakumeei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute

Ataria 2024ko abuztuaren 6a

Adunako prostituzio etxe batean 18 emakumek jaso duten sexu esplotazio eta zapalkuntza salatzeko elkarretaratzea deitu dute Adunako herritarrek eta udalak. 18:00etan izango da Adunako plazan.

Adunako prostituzio etxe batean 18 emakumek jaso duten sexu esplotazio eta zapalkuntzaren harira «onartezina» dela azaldu dute Adunako Udalak eta herritarrek. Erasoa jasan duten emakume guztiei babesa adierazteaz gain, elkarretaratzea deitu dute, gaur, 18:00etan, herriko plazan.

«Adunan, ez dugu onartuko emakumeen aurkako esplotazio eta zapalkuntzarik. Ez Adunan eta ez inon», adierazi dute herritarrek eta udalak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!