Poliziak 18 emakume askatu ditu Adunako prostituzio etxe batean

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 5a

Gizaki-Trafikoaren aurkako operazio batean, poliziak 18 emakume askatu ditu Adunan. Tabernako jabea atxilotu egin dute, eta poliziaren arabera, emakumeak prostituzio etxe batean bezeroekin sexu-harremanak izatera behartzen zituen. Jabearen bikotea ere ikerketapean dago momentu honetan.

Espainiako Poliziak 18 emakume askatu ditu Adunan, Gizaki-Trafikoaren aurkako operazio batean. Poliziaren arabera, emakumeak prostituzio etxe batean bezeroekin sexu-harremanak izatera behartzen zituzten, eta tabernako jabea atxilotu egin dute. 

Espainiako gobernuak baieztatu duenez, ekainean joan ziren poliziak Adunako prostituzio etxera, ohiko ikerketa bat egitera. Lokalera sartu, eta bertan zeuden emakumeekin hitz egin zutenean, poliziek ikusi zuten goitizen bidez agertzen zirela emakumeak bertako kontabilitatean, sexu harremanak izatera behartzen zituztela, batzuetan jabeak emakumeei ukitu sexualak egin, eta sexu harremanak izatera behartzen zituela, eta prostituzioaren bidez lortzen zuten irabazien zati handi bat beretzat gordetzen zuela jabeak.

Prostituzio Etxea gau eta egun zegoen zabalik, eta emakumeek poliziari azaldu diotenez lokalean droga trafikoan ere aritzen ziren; bezeroek bertan erosi eta kontsumitzen zuten droga.

Poliziak 26.000 euro aurkitu ditu dirutan Adunako prostituzio etxe horretan, eta 75 gramo kokaina ere atzeman ditu. Jabearen bikotea ere ikerketapean dago.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!