Gazteak, giro ederrean

Ataria 2023ko azaroaren 18a

40 pertsona inguru elkartu dira plaan, heri bazkarian.

40 herritar inguru elkartu dira Gazte Eguneko bazkarian. Arratsaldean, toka eta elektrotxaranga izango dituzte.

Kultur astearen barruan, Gazte Eguna ari dira ospatzen Adunan. Goizean herri jolasak izan dituzte, eta plazan egin duten herri bazkarian 40 pertsona inguru elkartu dira. Arratsaldean toka txapelketa izango dute, eta iluntzean elektrotxarangak girotuko du herria.

Bihar bukatuko da kultur astea, hainbat ekitaldirekin. Goizean, 11:30ean, hurrengo urteko Eskola Txikien Festarako logoa aurkezteko ekitaldia egingo dute. Izan ere, Adunako eskolak hartuko du hurrengo urtean Eskola Txikien Festa, aurten Lizartzako eskolaren lekukoa jaso eta gero. Ekitaldiaren ostean pintxoak dastatzeko aukera izango da.

Goiza borobiltzeko, 12:30ean, Loatzo musika bandaren emanaldia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!