Rodriguezek hartu du Amilibiaren tokia

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bildurenak izango dira zazpi hautetsiak; urteotan alkate izan den Josu Amilibiaren eskutik jaso du Kristina Rodriguezek aginte makila.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bildu atera zen garaile 267 boto eskuratuta. Duela lau urteko emaitzak hobetu zituen koalizio abertzaleak, nahiz eta EAJ eta PP ere aurkeztu udal hauteskundeetan. Beste herritan ez bezala, parte hartzea handitu egin zen Adunan maiatzaren 28an. EAJk eta PPk ez zuten ordezkaritzarik lortu.

EH Bilduk jarraituko du Adunako Udalean, nahiz eta alkate berria izango den. 2012tik alkate izan den Josu Amilibiaren tokia hartu du gaur eguerdian Kristina Rodriguezek.

Josu Amilibiak udalean eman dituen urte guztietan jasotako laguntza eta babesa nabarmendu ditu, eta lantaldeak egindako lana eskertu du. Rodriguezek ere hartu du hitza eta herritarrek emandako babesa eskertu du eta EH Bilduren komunitate osoa eta udal taldetik pasatako guztiak izan ditu gogoan. Astelehenean bertan lanean hasiko direla esan du eta herritarrei udaletxeko ateak irekita dituztela gogorarazi die.

Adunako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Kristina Rodriguez Mendicute (EH Bildu)
  2. Xabier Zabala Tolosa (EH Bildu)
  3. Jone Olasagasti Arzallus (EH Bildu)
  4. Ainhoa Arruti Bereziartuaa (EH Bildu)
  5. Xabier Tejeria Intxausti (EH Bildu)
  6. Ainhoa Arretxe Sarasola (EH Bildu)
  7. Igone Zaloña Fernandez (EH Bildu)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!