Kristina Rodriguez, Adunako alkate berria

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Adunan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

267 boto eskuratuta, EH Bilduko Kristina Rodriguez Mendicute izango da Adunako alkate berria. Bigarren, EAJ geratu da, 15 botorekin. Baliogabeak 1 boto izan dira, 11 zuri eta %20,27-eko abstentzioa izan da. Rodriguez oso pozik azaldu da emaitzarekin: «Parte hartzea handia izan da eta nabari da herritarrek nahi dutena dela bertako jendeak gobernatzea herria».

Hemen gaurko informazio guztia.

Adunako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Kristina Rodriguez Mendicute (EH Bildu)
  2. Xabier Zabala Tolosa (EH Bildu)
  3. Jone Olasagasti Arzallus (EH Bildu)
  4. Ainhoa Arruti Bereziartuaa (EH Bildu)
  5. Xabier Tejeria Intxausti (EH Bildu)
  6. Ainhoa Arretxe Sarasola (EH Bildu)
  7. Igone Zaloña Fernandez (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!