Zubi Txiki industrialdera arteko bidean espaloi mistoa jarri dute

Ataria 2023ko apirilaren 21a

Oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitu dute bidea, segurtasuna bermatu asmoz.

Adunako herrigunetik Zubi Txiki industrialdera bitarteko bidea egokitu du udalak. Oinezko eta bizikletentzako espaloi mistoa eraiki dute eta argiteria jarri. Iazko aurrekontuan jasotako inbertsio nagusia izan zen bidearen egokitzea eta 580.000 euro bideratu dituzte lan horietara. 

2013an egin zuten Villabona eta Zizurkil aldera doan bidean obra eta orain Andoain aldera doana egokitu dute, oinezkoentzat eta bizikletentzat segurtasuna bermatuz.

Plan orokorraz

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurkezpena eta herriaren diagnostikoa egin eta beharrak identifikatzeko saioa egingo dute, apirilaren 27an, Adunan. Parte hartze tailerra kultur aretoan egingo dute 18:00etatik 19:30era eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!