Ospatzeko garaia da

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 29a

'Hazi Hezi' aldizkariaren hamargarren urteurrena ospatzeko festa egin dute Adunan; Alaia Martinen agur bertsoa, Nerea Mendizabalen hitzaldia, haurrentzako eskulanak eta Porrotx eta Marimototsen emanaldia izan dira tartean.

Eguraldi onarekin batera, festa giroa izan dute goizean Adunan. Izan ere, duela hamar urte, irakasleen, gurasoen, psikologoen eskariz sortu zen Hazi Hezi aldizkariaren urteurrena ospatu dute herriko plazan; euskara hutsez argitaratutako haziera eta heziketa gaiei buruzko aldizkariaren urteurrena, hain zuzen.

Alaia Martinek eman dio hasiera festari, agurreko bertsoarekin. Horren ostean, Nerea Mendizabal psikopedagogoak hezitzaile eta gurasoentzako hitzaldi bat eskaini du familia gatazken inguruan, eta aldi berean, Alazne Ugartetxea irakasleak eskulanak egin ditu umeekin. Festa amaitzeko, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna eskaini dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!