Adunako Udalak herrigunean desfibriladore bat instalatzea erabaki du. Udaletxeko arkupetan kokatu dute eta herritarrentzako eskura egongo da.
Emergentzia egoera batean erabiltzekoa da eta kaxatik ateratzen den momentutik zentral batekin konektatzen da eta handik jarraibideak ematen dituzte. "Erabiltzeko erraza da eta pausoz pauso gidatzen zaitu", esan dute udaletik.
Pertsona bat konorterik gabe baldin badago eta arnasik hartzen ez badu erabiltzekoa dela gogorarazi du udalak. Bide batez, interesa agertzen duten herritar guztientzat formazio saio bat antolatuko da , COVID-19aren egoerak ahalbidetzen duenean.