'Elkarrekin' lelopean kultur astea egingo dute Adunan

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 7a, 12:59

Astelehenean abiatuko da astea. Kulturaren alde apustu eginez eta segurtasun neurriak gordez, denon gozamenerako ekitaldiz osatu dute egitaraua.

Adunako Udalak jakinarazi duenez, baliteke egunotan hartutako neurri berriak direla-eta, kultur asteko egitarauan aldaketak egin edo zenbait ekitaldi bertan behera utzi behar izatea. Hala balitz, horren berri emango dutela aipatu dute udal arduradunek.

Hauek dira antolatu dituzten ekitaldiak kultur astearen barruan:

AZAROAK 9, ASTELEHENA

19:00. Elizan solasaldia Emeren Gelbentzu eta Alaitz Aizpurua psikologoekin: COVID-19ak urrundu ala elkartu egin gaitu? Zerbait ikasi ote dugu?.

AZAROAK 10, ASTEARTEA

19:00. Elizan familia ikuskizuna. Pituxa Clowntu Kontari saioaz gozatu ahal izango da.

AZAROAK 11, ASTEAZKENA

18:30. Elkartasun ekitaldia herriko plazan. Herriko udal furgoneta zaharraren eskaintza egingo zaie Saharar Errefuxiatu Kanpamenduetako biztanleei.

19:00. Magia ikuskizuna haur eta familientzat Asier Kidam magoaren eskutik elizan. Aroa eta Mirariak lana eskainiko du.

AZAROAK 12, OSTEGUNA

19:00. Familia ikuskizuna eskainiko du Ekainek elizan. TitiritERO emanaldia izango da ikusgai.

AZAROAK 13, OSTIRALA

21:00. Elizan 16 urtetik gorakoentzako antzerki lana izango da ikusgai. Birritan bortxatua lana eskainiko dute bertan eta bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da protagonista.

AZAROAK 14, LARUNBATA

19:00. Ibarrako Alurr dantza taldearen ikuskizuna frontoian.

AZAROAK 15, IGANDEA

12:00. Frontoian Adunako dantza suelto erakustaldia egingo dute. Trikitian Liher Mentzalakoa eta panderoan Xabier Leturia arituko dira. Txistulari gisa, berriz, Mikel Elola, Arkaitz Izagirre eta Jon Ander Belamendia. Dantza bikote hauek hartuko dute parte: Aimar Garaiar-Amaia Aizpurua; Aritz Maiza-June Tejeria; Gorka Duran-Maitane Irurzun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!