Loraldia jaialdian 'Tarrapatan' lana aurkeztuko du Leturiak

Ataria 2020ko irailaren 24a

Irailaren 30ean, 19:30ean Bilboko Itsasmuseum-en panderoa ikasteko metodoaz arituko da adunarra.

Xabier Berasazule "Leturia" pandero jotzaile ezagunak astebetean panderoa ikasteko metodoa aurkeztu zuen duela urtebete: Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea.

Leturiak bere bi panderorekin izandako elkarrizketa biltzen du liburuak, non bere ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera.

Elkar dendatik Itsasmuseum-era aldatu dute aurkezpen ekitaldia, jende gehiagok parte hartu ahal izateko. Loraldia jaialdiaren barruan izango da, irailaren 30ean, asteazkena, 19:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!