Adunako biodibertsitatea ezagutzeko irteera ekainaren 9an

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Ekainaren 9an, 09:30etik 11:30era izango da irteera eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da ekainaren 7a baino lehen, udala@aduna.eus helbidean edo 943 69 25 71 telefonoan.

Adunako Udalak eta Aranzadi zientzia elkartek Adunan dagoen aniztasun biologikoa ezagutzera emateko mendi irteera antolatu du. Ekintza honen helburu nagusia ingurumena ezagutu eta harekiko interesa piztea da. Gertuko animali basatien ezaugarriak ikasiko dituzte eta bereziki inguruko hegaztiak behatuko dituzte. Beste animalia eta landareak ere aztertuko dituzte irteeran.

Ibilbidea egiteko arropa eta oinetako erosoak, ura eta prismatikoak eramatea gomendatzen dute irteeraren antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!