Josu Amilibiaren hirugarren agintaldia

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

EH Bildu izan da garaile Adunan, 230 boto eskuratuta; Josu Amilibiak jarraituko du alkate.

EH Bilduk soilik aurkeztu du zerrenda Adunan. Guztira, 230 boto eskuratu dituzte, hau da, boto guztien %93,11. Horiez gain, hamazazpi boto zuri egon dira baita hamahiru baliogabe ere.

Emaitza horiekin, Josu Amilibiak jarraituko du alkatetzan eta koalizio abertzalearenak izango dira udaleko zazpi zinegotziak ere.
Partaidetza %73,04koa izan da eta %2,83 egin du gora azken udal hauteskundeetakoarekin alderatuta. Orduan ere zazpi zinegotziak EH Bilduk lortu zituen, 205 botorekin. PPk, berriz, zortzi boto lortu zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!