21. Korrika - 2019

Argazkia atera dute Adunan Korrika babesteko

Irati Urdalleta 2019ko apirilaren 7a

Klik eginez babestu dute Korrika adunarrek. Korrika egunaren baitan atera dute argazkia eta beste hainbat ekintza ere izan dituzte egunean zehar.

Klik egin eta Korrikaren alde egin dute adunarrek. Horretarako, dozenaka herritar elkartu dira plazan eta argazkia atera dute. Korrika eguna antolatu dute gaurko eta egun osoko egitaraua izan dute. Hain zuzen ere, goizean III. Pintxo lehiaketa egin dute plazan eta pintxo eta sagardo dastaketa ere egin dituzte. Argazkia atera ondoren, berriz, bazkaltzera joan dira Zabala sagardotegira kalejiran eta, ondoren, erromeria izan dute.

Aduna izango da Korrika igaroko den eskualdeko lehenengo herria. Hain zuzen ere, apirilaren 13an pasako da goizeko 3:10ean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!