M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Adunako emakumeek planto egin dute

Ataria 2019ko martxoaren 9a

Adunako emakumeek gauerdian eman zioten hasiera greba feministari. Egun osoan zehar antolatutako mobilizazioetan parte hartu zuten.

Etxafuegoa botata eman zioten hasiera martxoaren 8ari Adunan. Ondoren, eskualdeko kotxe karabanan parte hartu zuten eta Aiztondo bailarako mugimendu feministak Villabona eta Zizurkil artean antolatutako manifestazioan parte hartu zuten. Tolosan eta Donostian arratsaldean antolatutako mobilizazioetan ere parte hartu zuten.

Adunako Emakumeek datorren ostiraletik aurrera, beste hainbat ekimen antolatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!