'El poder de la esperanza' liburua aurkeztuko dute ostegunean

Ataria 2019ko otsailaren 19a

Kultur aretoan, ostegunean 18:30ean egingo da aurkezpen saioa eta Antonio Muntadas-Prim Burguete egileak hitz egingo du.

Adunan bizi den Antonio Muntadas-Prim Burgueteren semeek espektro autistaren nahasteak dituzte. El poder de la esperanza liburua idatzi du guraso bezala bere esperientziaren berri emateko. "Esperantza eta indarrez" betetako mezua da liburuarekin helarazi nahi duena, egilearen hitzetan.

Herritarren aurrean aurkeztuko du otsailaren 21ean, osteguna, 18:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!