Kultur aste 'Handia' antolatu dute Adunan

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 8a, 19:37

Handia egitera doaz adunarrak datorren igandean. Horren segidan, kultur aste oparoa izango dute, azaroaren 18ra arte. Hona hemen egitaraua:

Azaroak 11, igandea

10:00. Herri Azoka antolatu dute auzolanean.

Azaroak 12, astelehena

19:00. Euskaraz, zergatik? solasaldia Elordi plazako lokalean. Senegalgo Adamarekin, Holandako Karin Van der Woorpekin eta Azerbaijango Tarana Karimekin.

Azaroak 13, asteartea

19:00. Elordi plazako lokalean, Estatutu berria: nondik nora? mahai-ingurua, Igotz Alkorta kazetariak moderatuta. EAJko Luke Uribe-Etxeberriak, EH Bilduko Pello Urizarrek eta Elkarrekin Podemoseko Julen Bollainek hartuko dute parte.

Azaroak 14, asteazkena

19:00. Kirolari handia izatea nuen amets eta... izenburuarekin solasaldia egingo dute kirolariek Elordi plazako lokalean. Asier Illarramendi, Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Artola gonbidatu dituzte Adunara.

Azaroak 15, osteguna

18:00. Uztartza aurrean, Euskaraldiaren informazio mahaia jarriko dute.

19:00. Ogiaren ibilia herritarren parte hartzearekin burutu den dokumentalaren estreinaldia egingo dute, elizan, pantaila handian. Emanaldiak, igandeko Herri Azoka egunean grabatutako irudi bilduma eta Euskaraldiaren ikus-entzunezkoa ere izango dira.

Azaroak 16, ostirala

20:30. Handia filma eskainiko dute. Emanaldiaren ondoren filmean parte hartu duten aktore eta hainbat eragileren bisita izango dute eta haiekin solasaldia egiteko aukera izango da.

Azaroak 17, larunbata

18:30. Elizan Denboraren taupadak antzerkia izango da umeentzat Patata Tropikala taldearen eskutik.

20:30. Pilotalekuan, Eusko Label produktuekin osatutako pintxoekin afari-merienda egingo da.

21:00. Trikiti Gaua egingo dute frontoian. Izer eta Alabier, Kris, Maixa eta Irati, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia eta Leire, Eider eta Maider ariko dira.

Azaroak 18, igandea

10:00. Aburuza eta Zabala sagardotegietara bisita gidatua.

Ondoren. Hamaiketakoa.

12:00. Elizara eta kanpandorrera bisita gidatua.

Ondoren. Txistulariak herriko plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!