2018/11/11 10:00

Herri Azoka

Herri Azoka
Aduna

10:00 - 14:30. Herri Azokaren ordutegia. 47 postu egongo dira herrian zehar. Zazpi gunetan banatuta, Euskal Herriko herrialde bakoitza ordezkatuz 7 postu izango dira eta gainerako 40 erakustokietan, etengabe, lanbide ezberdinak zuzenean ikusteko aukera izango da.
14:30. Herri bazkaria egingo da herriko pilotalekuan.
17:00. Ttipika taldearen eskutik erromeria.


OHARRA. Autobusak ibiliko dira 09:30etik 18:30era Adunara igotzeko. Herrigunera igotzeko errepidea itxita egongo da 14:30ak arte. Ibilgailuentzat aparkalekuak egokituko dira Ibaiondo, Uparan, Urtaki eta Irizar ondoko industrialdeetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!