Adunako Zabala sagardotegiak irabazi du Kizkia taldearen sagardo txapelketa

Ataria 2018ko irailaren 29a

Argazkia: Urumeako Kronika

Adunako Zabala sagardotegia izan da Kizkia Taldearen XIX. Sagardo Txapelketako garailea, 116 punturekin.

Astigarragako Petritegi izan zen bigarren, 115,5 punturekin; eta Urnietako Eula sailkatu zen hirugarren, 113,5 puntu lortuta.

Txapelketa irailean zehar jokatu dute, eta hain justu, asteazkenean izan zen finala, Gure Izarra elkartean. Beste hiru finalista ere izan ziren, hasierako hogei partaideetatik: Adunako Aburuza, Usurbilgo Urdaira eta Aiako Izeta sagardotegiak, hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!