2018/04/18 18:00

Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia

Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldia
Kultur etxea, Aduna

Tolosaldeko herri erdiak bisitatu ostean, Adunara iritsiko da Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldi zikloa. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburua: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?. Bi galdera horiek erantzuteko, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!