Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratzeko tailerra

Ataria 2017ko urriaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Adunako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen doako tailerra antolatu du azaroaren 7an, 19:00tan, Adunako Kultur Aretoan.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 31 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: udala@aduna.eus helbidean edo 943 69 25 71 telefonoan. Informazio osagarria hemen.

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!