Clown tailerra egingo dute Asvinenean azaroaren 25 eta 26an

Ataria 2017ko urriaren 18a

Izen emateak martinanuatina@gmail.com helbidean edota 606 22 64 86 telefonoan egin beharko dira eta 90 euro ordaindu beharko dira izen emateko. Maite Gebara, aktore, pailazo eta clown irakasleak emango du tailerra.

Urriaren 25ean, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dira saioak eta urriaren 26an, igandean, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Begirada, jolasa, entzutea, emozioen kudeaketa eta konplizitatea bezalako gaiak landuko dituzte tailerrean.

Ez da beharrezkoa izango aurrez esperientzia edukitzea eta parte hartzaileek sudur gorria eta arropa erosoa eraman beharko dituzte. Horrekin batera, tailerrean erabiltzeko jantziak, zapatak, kapelu, betaurreko eta bestelako gailuak eraman ahal izango dituzte.

Adunako Zubitxiki poligonoan, 15. zenbakian dago kokatuta Asvinenea arte eszenikoen laborategia eta bertan emango da tailerra urriaren 25 eta 26an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!