Adunako Amabirjinak 2017

Dantzarako tradizioari eutsiz

Ataria 2017ko abuztuaren 15a

Festetako egun handia ospatzen ari dira Adunan. Goizean, haurren dantza eta axeri-dantza egin dituzte, eta arratsaldean, herri-kirolak egingo dituzte.

Amaitzen ari dira Adunako Ama Birjin jaiak ere. Goizean, diana egin dute, eta meza nagusiaren ondoren, haurren dantza eta axeri-dantza egin dituzte herriko plazan. Herritar ugari hurbildu da emanaldia ikustera. 

Arratsaldean, herri kirolak egingo dituzte, eta gauean, Oinkari dantza taldeak eta Higak Sagartu dantza emanaldia eskainiko dute. Hesian musika taldearen kontzertua izango da festak amaitzeko. 

Tejeria eta Zabala, Mus Txapelketako irabazle

Atzo arratsaldean herritarren arteko mus txapelketa jokatu zuten eta Xabier Tejeriak eta Martin Zabalak irabazi zuten. Bigarren postuan, Aitor Iparragirre eta Iñaki Aristeta gelditu ziren.

Axeri dantzaren emanaldiaren amaiera:

Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!