Frontoian puzgarriak eta kalean ur parkea. Umeen Eguna horrela hasi da Adunan. Bazkariaren ondoren, arratsaldean puzgarriekin eta urarekin jolasean jarraituko dute. Helduak, berriz, musean ibiltzeko aukera izango dute.
GAURKO EGITARAUA:
15:00-18:30. Puzgarriak eta jolasak.
17:00. Herritarren arteko mus txapelketa.
Gauean. Gabanera musika taldea.