Adunako Amabirjinak 2017

Inoizko jendetsuena

Ataria 2017ko abuztuaren 13a

Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira Adunan. 250 pertsona inguru elkartu dira herriko frontoian, herriko gazteenek prestatutako paella jateko. 

Atzo lehertu zuten txupinazoa Adunan, eta Kuadrillen Eguna dute gaur. Eguerdian, The Joselontxo´s txaranga ibili dira herrian giroa jartzen, eta eguerdian 14 kuadrilla bildu dira herriko frontoian bazkaltzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, inoizko jendetsuena da gaurko bazkaria, 250 pertsona inguru bildu baitira mahaiaren bueltan.

Arratsaldean, jolasak egingo dituzte The Joselontxo´s txarangak alaituta. Poteoaren ondoren, sabela betetzeko modua izango da, ogitartekoak egingo dituzte gerturatzen direnentzat. Gauean, DJ Txispitas arituko da musika jartzen, eta adunarrek beren etxeetako trapu zaharrak ateratzeko eguna ere badute gaur: mozorro gaua egingo dute 80 hamarkada gaitzat hartuta. 

Ikusi hemen egitaraua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!