Adunako Amabirjinak 2017

Oilasko biltzearekin hasi dituzte festak Adunan

Ataria 2017ko abuztuaren 12a

Eguerdian bota dute Adunako Ama Birjin jaietako txupinazoa. Hala ere, 20 gazte inguru baserriz baserri ibili dira goiz goizetik oilasko biltzen. Arratsaldean, Trans-Ernio pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte. 

Iritsi dira Adunako Ama Birjin jaiak ere! Txupinazoa eguerdian bota badute ere, goiz goizetik hasi dute festa giroa hainbat herritarrek: 20 gazte inguru baserriz baserri ibili dira oilaskoak biltzen.

12ak aldera ailegatu dira plazara, eta fandangoa dantzatu ondoren, bota dute suziria; Txekor Jate eguna antolatzen dutenek izan dute horretarako ohorea. Ondoren, buruhandiak atera dira eta herriko txikienen atzetik aritu dira korrika. 

Bitartean, azkeneko etxeetara joan dira oilasko biltzaileak, eta 13:30ak aldera, oilasko jokoa eta I. urrezko oilaskoaren jokoa egin dituzte. Goizean bildu dituzten oilaskoen artean hoberena zein den aukeratu behar izan dute herritarrek. Bentaberri baserriak irabazi du 3,5 kilogramoko oilaskoarekin. Ondoren, plastikozko oilaskoen jokoa egin dute.

Ikusi hemen datozen ordu eta egunetako egitaraua.

Erlazionatuak

Txekor eta oilaskoak Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 04 Aduna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!