Adunako Amabirjinak 2017

Txekor usainak bilduta

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 6a

Gaur eguerdian, txekor jatea ospatu dute Adunan. Gaurko eguna, datorren astean ospatuko diren Ama Birjin jaien aurrekari modura antolatu dute, ohiko festa egun baten antzeko egitarauarekin.

Txekor jate egunarekin abiatu dira, aurten, adunatarren festak. Asteburu bakarrean amabirjinak ospatzearekin nahikoa ez, eta lehenik, herritar guztiak bildu nahi izan dituzte, gaur eguerdian, frontoian egin den bazkarian. Bertaratu direnetako batzuek azaldu dutenez, "oso ona" zegoen txekor platerkada, barazki eta guzti zerbitzatu dutena.

Bazkaria tarteko, herri krosa eta sagardo dastaketa ospatu dituzte goizean, eta arratsaldean, Ezten giro taldearen erromeriaz gozatu ahal izango da, berriro ere, txekorra janez afaldu aurretik. Egunari amaiera, Lasturko taldea osatzen duten neskek emango diote, beste behin ere, herritarrei oinak astintzera eta gorputza mugitzera animatuz, Ama Birjin jaien atarian.

Erlazionatuak

Txekor eta oilaskoak Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 04 Aduna

Goiztiarrenak, korri egitera

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 06 Aduna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!