Hondakinen ordenantzari eta plan estrategikoaren ezarpenari buruzko herri batzarra

Ataria 2016ko azaroaren 17a

Azaroaren 24ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan kultur aretoan egingo dute herri batzarra.

Adunako Udalak egin du herri batzarrerako deia, gai ezberdinei buruzko informazioa eman eta horien inguruan eztabaidatzeko:

Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko hondakinen ordenantzaz hitz egingo dute bertaratutakoek. Bestalde, Agenda 21 egitasmoaren bigarren ekintza planaren ebaluazioaren urteko emaitzen aurkezpena egingo da. Amaitzeko, herritarrek 2017. urtera begira ekintza edo jarduera zehatzak proposatzeko parte hartze dinamikez hitz egingo da.

Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei daiteke, 943 69 25 71 telefonora hurrengo asteartean, hilak 22, 09:00etatik 16:00etara edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara: udala@aduna.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!