Pilota eta festa uztartu dituzte Adunan

Ataria 2016ko urriaren 15a

Adunako Txulobi, Villabonako Behar Zana, Zizurkilgo Ziotza eta Angeluko Ardohytar pilota eskoletako gaztetxoak aritu dira gaur goizean Adunako frontoian.

Elkarren kontra partidak jokatu ondoren, hamaiketakoa jaso dute antolatzaileen eskutik.

Pozik agertu dira parte hartzen aritu diren umeak eta berriz ere horrelako festa batean parte hartzeko gogoa agertu dute.

Pilotaren inguruko festa borobila izan da, gaurko, Adunan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!