Berritsu irratia jarri du martxan Adunako herri eskolak

Ataria 2016ko urriaren 4a

Berritsu irratia 98.2 fm frekuentzian emititzen da eta ostiralero goizeko 10:00etan izango dira emanaldiak.

Emanaldi bakoitzean gonbidatu bat izaten dute eta pertsona horri egiten diote elkarrizketa. Horrekin batera, disko eskaintza, Englis Corner atala eta lehiaketa izango dira, besteak beste.

Lehenengo emanaldian Joserra Garzia euskal idazle, kazetaria eta EHUko irakaslea izan zen gaztetxoekin eta bigarren emanaldian Josu Amilibia alkatea elkarrizketatu dute. Entzule guztiak gonbidatuta daue, elkarrizketa eta lehiaketan zuzenean parte hartzera, 943 69 29 49 telefonora deituta.

Urriak 7, ostirala, jai denez, aste honetako emanaldia, ostegunean emitituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!