Ama Birjin jaiak 2016

Txekor jatea Adunan

Ane Urkola 2016ko abuztuaren 7a

Ama Birjin jaiak ospatzen ari dira dagoeneko Adunan. Sagardo dastaketaren ondoren, txekor jate bazkaria egin dute.

Atzo hasi ziren Adunako Ama Birjin jaiak. 60 urtetik gorakoen bazkaria egin zuten, eta XIII. Trans Ernio pilota txapelketa jokatu zuten ondoren.

Gaur jarraitu du festak: 11:00etan, herri krosa izan dute, eta sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera eskaini dute gero. 14:00etan txekor jate bazkaria egin dute, eta 130 pertsona inguru elkartu dira bertan. Arratsaldean, Imuntzo eta Belokirekin dantzatzeko aukera izango dute adunarrek.

Bost egunez atsedena hartu ondoren, hurrengo ostiralean jarraituko dute jaiek Adunan. Ikusi egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!