Ama Birjin jaiak 2016

Bi asteburu, festa bakarra

IƱigo Otaegi 2016ko abu. 3a, 20:00

Abuztuaren 6an hasiko dira Adunako Ama Birjin jaiak, eta atseden hartzeko aste osoa izango duten arren, hurrengo asteburuan ere ekimen andana izango da.

Beste behin, bi asteburuko jaiak izango dituzte adunarrek. Lehen egunez, adinekoen bazkaria eta XIII. Trans-Ernio Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira.

Igandean, jate eguna izango da, eguneko bi otorduetan txekorra izango baita protagonista; gainontzean, goizez herri krosa eta sagardo dastatzea izango dute, arratsaldez eta gauez ostera, trikitilariak izango dira.

Festen arnasaldiaren ondoren, Umeen Egunarekin berpiztuko dira jai egunik indartsuenak, ostiralez. Gainera, haurrei eskainitako ekitaldien ondoren, jaiei hasiera ofiziala emango zaie txupinazoarekin. Eguzkia joan ahala, Ezten Giro musika taldeak alaituko du Aduna.

Larunbata lehiarako eguna izango da, futbol partidak, mus eta dardo txapelketak tarteko; azkenik, Euskal Barrokensembleren kontzertua izango da ikusgai.

Abuztuaren 14an, Kuadrillen Eguna izango da, otorduaren jarraian, The Joselontxo's txaranga eta La Jodedera musika taldea izango dituztelarik. Ama Birjin egunarekin bukatuko dira festen apurrak, beste gauza batzuen artean, diana, axeri-dantza, eta pilota partidekin.

 

AMA BIRJINAK 2016

ABUZTUAK 6, LARUNBATA

13:30. 60 urtetik gorakoen bazkaria.

17:00. XIII. Trans Ernio pilota Txapelketa, finalak.

 

ABUZTUAK 7, IGANDEA

11:00. Herri krosa.

12:00. Sagardo dastaketa.

14:00. Txekor jate bazkaria.

Arratsaldean. Imuntzo eta Belokiren musika saioa izango da.

21:00. Txekor jateko afaria.

Ondoren. Imuntzo eta Beloki.


ABUZTUAK 12, OSTIRALA

 UMEEN EGUNA

11:30-13:30. Puzgarriak eta jolasak.

14:00. Umeen bazkaria.

15:00-18:00. Puzgarriak eta jolasak.

18:30. Txupinazoa.

19:00. Ezten Giro musika taldea.

21:00. Herri afaria.

Ondoren. Ezten giro musika taldea.

 

ABUZTUAK 13, larunbata

11:00. Futbol partidak.

Arratsaldean. Herritarren arteko mus eta dardo txapelketak.

22:30. Euskal Barrokensembleren kontzertua - Hego Koloreak.

 

ABUZTUAK 14, IGANDEA

KUADRILLEN EGUNA

14:00. Kuadrillen arteko bazkaria.

Arratsaldean. The Joselontxo's txaranga.

20:00. Ogitartekoak.

Ondoren. La Jodedera musika taldea.

 

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

AMA BIRJIN EGUNA

07:00. Diana.

11:00. Meza nagusia.

12:00. Umeen dantza.

12:30. Axeri-dantza.

18:00. Pilota partidak.

Ondoren. Bide batez musika taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!