Dagoeneko hainbat herritar prest daude musikaren inguruan herrian zerbait egiten hasteko. Ahalegin horretan lehenengo entsegua egitera doaz, aurreko bilera batean adostu zuten bezala.
Parte hartu nahi duten guztientzat irekia izango da eta entsegura, norberak erabiltzen duen musika tresna eraman beharko da. Gogoko edo nahi duen abestu bat gogoan edo partituran eramatea ere eskatzen dute eta batez ere, elkarrekin musikaren inguruan aritzeko gogoa.
Adunako kultur aretoan, 19:00etan egin dute hitzordua, ekainaren 21ean, asteartea.