Besteak beste, 2013-2020 epealdirako Plan Estrategikoaren 2016ko ekintza nagusiak azalduko dira bertan. Udalak, aurten burutu duen udal-eraikinen azterketa energetikoaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira. Herritarrek, bestalde, etxebizitzetan energiari lotutako kontuak ondo ulertu eta erabakiak modu egokian hartzera zuzendutako sentsibilizazio-saioaz hitz egingo da.
Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzak izanez gero, udaletxera dei dezakete herritarrek, 943 69 25 71 telefonora edo mezua bidali udala@aduna.eus helbidera.