Katrina urakana pasa eta 10 urtera bisitatu zuen Fermin Muguruzak New Orleans. Irungo musikariak bertakoekin grabatu zituen bere ibilbideko 10 kantu ezagun eta dokumental bat grabatu zuen. New Orleanseko musikariek beren errealitatea ezagutarazten dute ikus-entzunezko lan honetan eta hondamendiaren ondoren komunitateak hiria nola berreraiki zuen azaltzen dute. Erronka berriak eta musikaren ezinbesteko paperaz ari dira 'Nola?' dokumentalean.
Ostiralean, kultur aretoan eskainiko dute, Adunan, 19:00etatik aurrera.