Adunako saioak eman duena

Ataria 2015eko urriaren 30a

Ataria Irratiak Adunako plazatik egin du gaurko saioa. Bertatik herritar ugari pasa dira mikrofono aurretik. Entzun itzazu:

Josu Amilibia Adunako alkatea izan da lehen gonbidatua. Herrian dituzten hainbat proiekturen berri eman du zuzeneko irratsaioan.

 

Ondoren etorri zaizkigu Adunako eskolako ikasleak eta ikastetxean aurrera eramaten dituzten proiektuak azaldu dituzte mikrofono aurrean.

 

Ione Olasagasti, Basopeta guraso elkarteko kidea eta zinegotzia izan da gurean eta Eguzkileire izenarekin ogi ekoizpenean aritzen den Leire Saizar ere gonbidatu dugu. 

 

Gorostidi Harria izenarekin urtero ospatzen da harri jasotzaile txapelketa Adunan. Iñaki Gorostidik lorpen ugari eskuratu zituen harriaren munduan. Gaur egun ere, hori du ogibidea.

 

Loatzo Musika Eskolak saioak eskaintzen ditu Adunan. Irakasle lanetan aritzen da Ixak Oiartzabal. Egiten duten lanaren berri eman digu.

 

Juan Kruz Igerabide idazle adunarrak, azarorako du aurreikusia bere lan berria. Poesia liburua izango da eta Lainoak jaten izenburua eramango du. Kontu horien eta beste hainbaten inguruan aritu zaigu Madrildik.

 

Aitaren ondotik izan dugu gurean, Beñat semea. Bere musika ibilbideaz hitz egitearekin batera, kitarra eta guzti Orbainak izeneko diskoko abesti bat eskaini digu.

 

Xabier Berasaluze 'Leturia' eta Leire Berasaluze aita-alabak izan ditugu Adunan. Musikarekin duten esperientziaz aritu gara solasean.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!