Ingurumen eguneko lehiaketa egingo dute Adunan

Ataria 2015eko maiatzaren 28a

Galdera erantzunen lehiaketa bat antolatu du Adunako Udalak, kontsumo arduratsuaren gaiari lotuta.

Ekainaren 5ean mundu mailan Ingurumenaren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta antolatu du Adunako Udalak lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko, www.aduna.eus guneko Nabarmentzekoak atalean sartu eta bertan dagoen galdera erantzunen formularioa bete behar da. Ekainaren 1etik 14ra bitartean erantzun beharko dira galderak eta erantzun egokiak ematen dituztenen artean otordu bat zozkatuko du udalak.

Horrekin batera, ekainaren 1ean 10:00etan herri eskolako ikasleek Energia eta Mugikortasunari buruzko ekimen bat garatuko dute 10:45k bitartean eta gero, udal ordezkariekin bilduko dira, ikasturte honetan egindako lanaren berri emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!