Kirol pista egiteko errepidea moztuta

Jon Miranda Labaien 2015eko martxoaren 5a

Obrak amaitzear dira eta pista bukatzeko lanak egingo dituzte orain

Adunan kirol pistaren obrak amaitzen ari dira. Zorua hormigonatzeko lanak egitea falta da eta horretarako datozen egunotan, Txantxane parean errepidea moztuko dute.

Gaurtik aurrera hasi litezke lanak, beti ere eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Adunako Udalak jakitera eman duenez pare bat egun iraun dezakete obrek eta gauean zehar ere luzatu daitezke. Ohartarazi dutenez, zarata egon liteke lanak egingo dituzten gau horretan.

«Hormigonatze lanak egiteko makineria handia sartu behar da herrian», Josu Amilibia alkateak aipatu duenez.

Belkoain bidean aparkatuta dauden kotxeak sagardotegietako biribilgune aldera atera beharko dira.

Adunako udalak erne eta zentzuz ibiltzeko eta umeekin kontu berezia edukitzeko deia egin die herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!