83 parte hartzaile Adunako lehen Klasika zikloturistan

Maier Ugartemendia 2014ko ira. 13a, 12:58

Lehen parte hartzaileak 07:00ak inguruan abiatu dira eta azkenak 08:40ean; 10:30ean iritsi da lehena Aduna frontoira

Gaur lehen aldiz ospatu da Adunako Klasika zikloturista, eta 83 pertsonak parte hartu dute bertan. Antolatzaileak "gustura" agertu dira zifra honekun, martxa antolatzen duten lehen urtea baita eta ibilbidea gogorra izan baita.

07:00etan abiatu dira lehen txirrindulariak, eta 08:40ean azkenak. Izan ere, martxa berezia izan da gaurkoa. Abiatzeko bi orduko tartea zuten partaideek, dortsalik gabe ibili dira, eta sailkapenik ere ez dute prestatu. Bizikletaz eta paisaiaz disfrutatzeko buelta izan da gaurkoa. Hori izan da hasieratik antolatzaileek buruan izan duten filosofia, eta gaur gauzatu dutena.

Denak iristean elkarrekin mokadutxo bat ere egingo dute Adunako frontoian bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!