2014/06/09 - 2014/06/20 00:01

Ingurumen Eguneko lehiaketa

Aduna
Ekainaren 5ean mundu mailan Ingurumen Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Adunako Udalak ere bat egin du, azken urteen ohiturari jarraituz, ekimen honekin. Aurten klima aldaketaren aurkako borroka izan da Nazio Batuek hautatutako gaia eta horri lotuta, Udalak on-line lehiaketa bat antolatu du.
ZER: klima aldaketari buruzko galdera-erantzunen lehiaketa. Herritar guztiei irekita.
NOIZ: ekainaren 9tik 20ra (egun horietan parte hartu ahal izango da -biak barne-).
NON: www.aduna.net web gunean.
SARIA: 4-5 laguntzeko bazkari edo afaria, Uztartza aterpetxean (familien kasuan, gurasoentzako eta seme-alabentzako otordua).
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!