Adunako errepideak 2 metroko espaloia du orain

Ataria 2014ko otsailaren 10a

Gaur goizean inauguratu dute errepidea
Zizurkiletik Adunara doan GI-3021 errepidea inauguratu dute gaur goizean. Orain 4 metro zabal izatetik 6 metro izatera pasa da, eta 2 metro zabalerako espaloia ere egin dute ibilbide osoan, ezkerraldean, igoerako norabidean.

Adunako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 euro inguru inbertitu dituzte GI-3021 errepidea konpontzen. Gaur goizean inauguratu dute Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak eta Josu Amilibia Adunako alkateak.

Zizurkiletik Adunara doan errepidea konpontzen aritu dira azken hilabeteetan, eta lanen ondorioz 4 metroko zabalera izatetik 6 metro izatera pasa da. Orain, gainera, 2 metro zabaleko espaloia egin diote ibilbide osoan, ezkerraldean, igoerako norabidean.

Lanak Zubieder enpresak egin ditu, eta 500.000 euro inguruko kostua izan dute. Lan hauek egiteko udalak lurrak bideratuditu eta lanen %39 ordaindu du, gainerakoa Foru Aldundiak jarri du.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!