Mus Txapelketako finalistak, sariak eskuetan dituztela.[/caption]
Adunako korrika batzordeak euskararen aldeko ekimena laguntzeko eguna antolatu zuen larunbaterako. Ikurrinaren aldeko mendi martxa ez zuten egin eguraldiarengatik, eta trukean, frontoian, esku pilotan ibili ziren. Kultur aretoan ere herritarrek egindako antzezlan baten inguruko Upelera pelikula ere ikusi zuten. Era berean, materiala saltzen aritu ziren, bazkaria egin zuten, eta arratsaldean, Mus Txapelketa egin zuten. Justino Zubeldia eta Dabid Miango, eta Alejandro Madinabeitia eta Patxi Olasagasti izan ziren finalistak eta beraz, Adunatik bikote bat pasako da eskualdeko kanporaketara. Era berean, aurrera begira Korrika batzordeak beste hainbat ekitaldi antolatuko dituela aurreratu du. Horien berri aurrerago emango badute ere, Loatzo musika eskolarekin elkarlanean eta herriko eskolarekin izango direla argitu dute.